Proiektuaren bilakaera

02 Feb 2021

Glosario

BARNE ERREFORMARAKO PLAN BEREZIA (PERI) - PLAN ESPECIAL DE REFORMA INTERIOR
Plan Orokorreko edo NNSSPko baldintzak garatzeko tresna. Eremu baten antolamendu xehatua ezartzen du, aurreikusitako erabilera berriekin hiribilbean eguneratu eta integratu ahal izateko. Barne Erreformako Plan Bereziak xedapen orokorrak dira, hiri-lurzoruko lurraldea sektoreka antolatzen dutenak, ekonomikoki bideragarriak izan behar dute eta hainbat helburu dituzte, hala nola deskongestioa, hirigintza-zuzkidurak eta komunitate-ekipamenduak sortzea, auzo osasungaitzen saneamendua, zirkulazio-arazoak edo estetika-arazoak konpontzea eta ingurumena edo zerbitzu publikoak hobetzea edo antzeko beste helburu batzuk.
 
URBANIZATZEKO JARDUKETA PROGRAMA(PAU) - PROGRAMA DE ACTUACIÓN URBANIZADORA
BEPBren antolamenduan aurreikusitako jardueren garapena eta gauzatzea arautu eta, hala badagokio, antolatzen ditu, faseka.
 
ARAU SUBSIDIARIOAK (AASS) - NORMAS SUBSIDARIAS (NNSS)
Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren gabezian, udalerrirako dagoen hirigintza tresna nagusia da
 
HIRI ANTOLAMENDU PLAN OROKORRA (HAPO) - PLAN GENERAL DE ORDENACIÓN URBANA (PGOU)
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra udalerri batek hamar urtera bistan (normalean), egikaritu nahi duen hiri eredua definitzen duen dokumentu nagusia da. Arau maila du, eta halabeharrez gauzatu beharrekoa, lur klasifikazio, kalifikazio, obra eta beharrezko egokitzapen juridikoak eginez.
Durango monetu honetan HAPO-aren idazketa prozesuan murgildua dago, egun indarrean dauden AASS ordezkatu ditu planak.
 
LURRALDE PLAN SEKTORIALA (LPS) - PLAN TERRITORIAL SECTORIAL (PTS)
Lanketa espezifikoa eta udalez gaindikoa (lurralde eskala handiago baterako integral eta koherentea) behar duten dimentsioak ordenatu eta arautzeko tresnak dira. Batzuk EAE eskalarako sortzen dira (EAEko Ibaien eta Erreken Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala kasu), beste batzuetan badira Lurralde historikorako eskalarako ere (Bizkaiko Bidegorrien Lurralde Plan Sektoriala kasu).
Kasu zehatz honetan, lursailaren errealitateari eragiten dion plana Trenbide LPSa da.
+ INFO: https://www.euskadi.eus/informacion/plan-territorial-sectorial-de-la-red-ferroviaria-en-la-capv/web01-a2trenbi/es/
 
LURRALDE ANTOLAMENDUAREN GIDALERROAK (LAG) - DIRECTRICES DE ORDENACIÓN TERRITORIAL (DOT)
LAGak Euskadiko Lurralde Estrategia definitzen duen araudia dira. LAGen bidez, euskal lurraldea kudeatzen duten jarraibide eta plan nagusiak ezartzen dira, eta koherentzia ematen zaie lurraldearen gainean hartzen diren erabaki sektorial eta lokalei. LAGak Eusko Jaurlaritzaren menpe daude, eskumen autonomikoa baitira.
 
ANTOLAMENDU XEHATUA - ORDENACIÓN PORMENORIZADA
Bigarren mailako antolamendua, "xeheki" diseinatzen duena, hau da, maila ez orokorrean, baizik eta maila partikularrean, bideak, gune eraikigarriak, espazio libreak (edo berdegune publikoak), tokiko ekipamenduetarako edo zuzkiduretarako lurzoru-erreserbak (auzo-eskalako hiri-beharrak asetzen dituztenak, hala nola ikastetxeak, osasun-zentroak, anbulatorioak, kirol-zentroak, etab.)
 
HIRIGINTZA ESTANDARREI BURUZKO DEKRETUA (DEU) - DECRETO DE ESTÁNDARES URBANÍSTICOS
Hirigintza-antolamenduan nahitaez bete behar diren estandarrak arautzen dituen euskal dekretua: hirigintza-eraikigarritasunaren mugak, gutxieneko zuzkiduren estandarrak, babes publikoko etxebizitzen estandarra.
 
XEHETASUN AZTERKETA - ESTUDIO DE DETALLE
Xehetasunezko Azterlana – Plan Berezia bezala – Garapen-plangintzarako tresna bat da, Plan Orokorra baino maila txikiagokoa, eta haren funtsezko eginkizuna bolumen eraikigarriak zehaztasunez definitzea da, plangintzaren zehaztapenen eta lerrokadurak eta sestrak zehaztearen arabera.
 
EUSKAL TRENBIDE SAREA (ETS)
Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa da; besteak beste, trenbide-azpiegitura berriak egiteko eta kontserbatzeko ardura du. ETS, aldi berean, EAEko Administrazio Orokorraren jabetzakoak diren kotxeretako eta inguruko lurren administratzailea da.
 
GIZARTE BABESEKO ETXEBIZITZA - VIVIENDA DE PROTECCIÓN SOCIAL (VPS)
Gaur egun Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE), eta gazteleraz VPO, Vivienda de Protección Oficial.
 
KALTEGARRITASUN ADIERAZPENA - DECLARACIÓN DE LESIVIDAD
Administrazio ekintza, administrazio erakunde batek interes publiko edo orokorretarako kaltegarritzat jotzen duena berak aldez aurretik emandako ekintza bat, interesadunen aldekoa dena, justiziaren aurrean deuseztatzeko eskatu ahal izateko. Erakundea administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurkaratzeko eta deuseztagarritasun-deklarazioa egiteko aurretiazko baldintza da.

 

Evolución del proyecto