Ohiko galdera erantzunak
1. NORK ERABAKI DU GALDEKETA HAU AURRERA ERAMATEA?
Durangoko Udalak, 2019-11-27an egindako ohiko osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen Estatuko gobernuari baimena eskatzea PERI 1 TRENBIDEAren egungo ordenazioari buruzko herri-galdeketa egiteko (bat etorrita Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 71.artikuluan xedatzen denarekin eta Euskadiko Toki Erakundeen Legeak (ETEL), apirilaren 2koak, 80.artikuluan ezartzen duenarekin)
2. ZEIN DA EGINGO DEN GALDERA?
Galdera zehatza honako hau da: Ados al zaude PERI 1 TRENBIDEA proiektua gelditzearekin eta irtenbide bideragarri baten azterketa abian jartzearekin, betiere, herritarren parte-hartzea aintzat hartuta?
3. GALDEKETA HAU LOTESLEA DA?
Gogoratu behar da ETELen 80.3 artikuluaren arabera, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 69.2.artikuluarekin lotuta, ezin zaiela izaera juridikoki loteslea eman herri-kontsulten emaitzei.
4. ZEIN DA BEHAR DEN GUTXIENEKO PARTAIDETZA?
Ez da bidezkoa gutxieneko parte-hartze atalasea eskatzea, hura gainditu edo ez, ez delako juridikoki loteslea izango.
5. GALDEKETA LEGALA DA?
2020-05-03an Ministroen Kontseiluak bere erabakiaren berri eman zuen: baimena ematen zuen aipatutako antolamendu-eremuari buruz planteatutako herri-galdeketa egiteko.
6. NOIZ IZANGO DA GALDEKETA?
Herri-galdeketa 2021eko martxoaren 14an egingo da.
7. ZEIN IZANGO DA BOZKATZEKO ORDUTEGIA?
Herri-galdeketa hautesleria deitu ohi den bestelako hauteskundeen ordutegian egingo da: hauteslekuko ateak 09:00etan zabalduko dira eta 20:00etan zarratuko dira.
8. BOZKATU DEZAKET?
Herri-galdeketan parte hartu ahalko dute galdeketa egunean Durangon erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsona fisiko guztiek, Espainiako edo Europar Batasuneko beste herrialde bateko herritartasuna dutenek.
9. POSTA BIDEZ BOZKATU DEZAKET?
Ez da posta bidezko botorik onartuko.
10. BOZKATZEKO IDENTIFIKAZIO DOKUMENTURIK ERAMAN BEHAR DUT?
Identifikazioa jatorrizko NANarekin, pasaportearekin edo gida-baimenarekin egingo da; iraungita egoteak ez du axola izango.
11. NON BOZKATU BEHAR DUT?
Hautesleku bakarra egongo da: Landako Erakustazokako erabilera anitzetarako pabilioia.
12. ZEIN MAHAIATARA JO BEHAR DUT BOTOA EMATEKO?
Bertan gutxienez 12 mahai ipiniko dira, eta gehienez 35. Herri-galdeketa egiteko guneak behar bezala seinaleztatuko dira, eta hizkuntza paisaiari buruzko ordenantza beteko da.
13. SEGURUA AL DA COVID GARAIAN BOZKATZEA?
Galdeketan parte hartzeko gunea guztiz egokituta egongo da Covid-19aren Kontingentzia Planera edo aplikatu behar diren osasun-baldintzetara.
14. MUGITZEKO ARAZOAK DITUT MUGIKORTASUN MURRIZTUA DUDALAKO, NOLA EMAN DEZAKET BOTOA?
Mugikortasun murriztua duten pertsonek, egoera hori egiaztatu eta gero, laguntza izango dute hauteslekura joateko.
15. MAHAIAN EGON NAITEKE?
Herri-galdeketako prozesuan parte hartzen duten guztiak boluntarioak izango dira.
16. BOLUNTARIO IZATEKO BALDINTZAREN BAT BETE BEHAR DUT?
Boluntario moduan parte hartzeko, BALDINTZA hauek eskatuko dira: Durangon erroldatuta egotea, 18 urtetik gorakoa izatea, batxilergoko titulua edo baliokidea edukitzea eta euskarazko gaitasuna egiaztatzeko C1 edo 3.hizkuntza eskakizunaren titulua izatea.
17. NOLA HAUTATUKO DIRA MAHAIAN EGOTEKO BOLUNTARIOAK?
Lehenengo eta behin, parte hartu gura duten udaleko langileek parte hartuko dute. Langileen artean boluntariori ez badago, herritarrek izena emateko izen-emate prozesua hasiko da. Horrelakorik egiteko premia badago, webgunearen bidez hasiko da prozesu hori, eta boluntario gisa herri galdeketan parte hartu gura duten herritarrek eskaera aurkeztu beharko dute. Zozketa egin behar bada, behar besteko aurrerapenaz egingo da udaletxeko osoko bilkura aretoan.
18. BOLUNTARIOEI ORDAINDUKO ZAIE?
Eskaria eginez gero ordainsari bat jaso ahal izango dute. Boluntarioek jasoko duten diru-saria Eusko Jaurlaritzak mahaikideentzako ezarritako bera izango da: 85,00€
19. TALDE POLITIKO BATEN PARTAIDEA NAIZ, IKUSKATZAILE BEZALA EGON NAITEKE?
Udaleko talde politikoek ikuskatzaileak edo ahaldunak izendatu ditzakete, prozesua zuzen joango dela zaintzeko. Hala eginez gero, Batzorde Sustatzaileko Idazkaritzari jakinarazi beharko diete, kontsulta egin baino astebete lehenago, gutxienez.
20. KANPAINA EGONGO DA?
Udalak informazioa emateko kanpaina instituzionala egingo du herri-galdeketara aurkezten den proposamenari buruz, baina ez du inola ere botoaren zentzua bideratuko. Helburua kontsultara aurkezten den gaia herritar guztien artean ahalik eta gehien zabaltzea izango da.
21. ZEINTZUK DIRA KANPAINARAKO EPEAK?
2021eko otsailaren 26ko 00:00etan hasiko da eta martxoaren 12ko 24:00etan amaituko da. 2021Eko martxoaren 13a, larunbata, hausnarketa eguna izango da, eta debekatuta egongo da kanpainako jarduerak egitea. Hauteskunde kanpaina amaitutakoan, ezingo da hauteskunde propagandarik zabaldu ezta ezelako ekintzarik egin.