Aurrera begira
IRTENBIDE
Aukera edo soluzio desberdinen artean hautatzeko aukera
BIDERAGARRI
Azterlan baten bidez zehaztu beharrekoa, non proiektu baten arrakasta edo porrota adieraziko den, gutxienez honako alderdi hauetatik abiatuta:
*Hirigintzari dagokionez, plan berri bat izapidetzeko, gutxienez Bideragarritasun Ekonomiko eta Finantziazio Azterlan bat egin behar da.
HERRITARREN PARTE-HARTZEA
Parte-hartze prozesuak denbora jakin batean mugatutako topaketa batzuk dira, herritarren artean edo herritarren eta udal-arduradunen artean eztabaida eta argudioen kontrastea sustatzeko, haien iritziak eta proposamenak jasotzeko eta udal-jarduera jakin bati buruz erabakitzeko
DISEINU AUKERA EZBERDINAK ANTOLAMENDU XEHATUA ONARTUTA
- Antolamendua dagoen bezala utzi, eta margen horietan diseinu berri bat zehaztu.
- PERIak solairu kopuru maximo bat zehazten du, baina malgutasun margen bat ahalbidetzen du; horrela, gehienezko lerrokadura horien barruan, okupazioaren arabera, eraikitako altuerak desberdinak izango lirateke. Gainera, lerrokadura horiek eta lursail bakoitzaren barruko gehienezko okupazioa aldatzeko aukera ematen du, Xehetasun Azterketa bat izapidetuta.
- Diseinu alternatibak
- Okupazio gehiago plantan eta altuera gutxiago- Gehienezko murrizketa: 9 solairuko altuera eta lurzoruaren okupazio bikoitza
Partzela guztietarako irudi eta/edo morfologia bateratua ezarri nahi izanez gero, Xehetasun Azterketa izapidetu behar da, eta horrek ez du esan nahi
eremuari eska dakizkiokeen eskubideak edo estandarrak aldatuko direnik.
*Partzela diseinatzeko aukerak azaltzen dituen irudia, udaleko zerbitzu teknikoek egina